KOLABORAZIO ETA NEURRIRA EGINDAKO SORMEN LANA
Gure sormena eta gure unibertsoaren balioak jartzen ditugu beste marka, elkarte, GKE edo instituzioen eskura.
Haietariko askok beren markaren promozio kanpainak bultzatu dituzte eta beren irudia sendotu ahal izan dute gure sormen esperientziari esker. Kukuxumusu markak balio handia ematen du merkatuan. Bermerik nagusia gure milaka jarraitzaileak dira







EDELVIVES
Edelvives argitaletxearen “Somos link” kanpainarako irudi grafikoaren diseinua eta DBH.ko 1. eta 3. mailetako liburuen azaletarako marrazkiak. Berdin berdin ikasi beharra dago, baina marrazkiek eskola artean entretenitzen laguntzen dute.






PALOSko BARATZE MARRUBIAK
Kanpainarako irudia, packaging eta telebistarako iragarkiaren produkzio egin ditugu. Urtero, Fresón de Palos markak 300 tablet oparitzen ditu beren produktuak erosteagatik, baina Wolfek ez du oraindik suerterik izan. Eta saiatu saiatzen da.







EXPO MILANO ERAKUSKETA UNIBERTSALA
Expo Milano 2015 erakusketa unibertsalean Espainiako pabilioiko langileen jantziak diseinatu eta egin genituen. Ez dago noizean behin dotore jartzea bezalakorik.







KAS
Pepsico taldeko Kas markarentzat merchandaising eta packaging kanpainak diseinatu ditugu. “Ibilaldi luzea” eta “Guztiok gaude, dena daukagu” kanpainak. Oraindik ez dakigu zein gustatzen zaigun gehiago, Kas Naranja edo Kas Limón.









VIÑA ROCK
Musika jaialdi ospetsu horren diseinua merchan, kartek eta agertokietan. Viña jaialdirako marrazten dugun aldiro, denari emanda jartzen gara eta gero ezin dugu kantadantzatzen gelditu. Thundeeeeer!!!

ZU…
MARKA EDO INSTITUZIO BAT ZARA ETA GURE DISEINUAN INTERESA DAUKAZU?
Cobranding ekintzen bidez, balio berriak eransten ahal dizkiogu zure markari. Gure estiloa eta hizkuntza egokitzen dizkiogu produktu zehatz bati, ekitaldi bati, kanpaina bati edo ekintza zehatz bati. Espezialistak gara publizitate eta promozio kanpainak egiten, identitate korporatiboa sortu eta garatzen, ikus-entzunezko produkzioa eta naming, packaging, merchan eta abarretarako beharrezkoak egiten…

ZU…
IRABAZI ASMORIK GABEKO ELKARTEA ZARA ETA KUKUXUMUSU DISEINUA DUTEN PRODUKTU ESKLUSIBOAK SALDU NAHI DITUZU?
Gure diseinuekin neurrira egindako produktuak sortzen ahal ditugu GKE, elkarte, instituzio edo kirol entitate eta abarrendako, ondoren saldu eta beste finantzabide bat eduki dezazuen. Prozesuari buruzko aholkularitza emanen dizugu eta den-denaz arduratzen gara: diseinutik hasi eta fabrikaziora arte.

ZU…
MUSEO EDO PARKE TEMATIKO BAT ZARA ETA ZEURE BILDUMA BEREZIA KUKUXUMUSU DISEINUAREKIN SALDU NAHI DUZU?
Neurrira egindako jantzien eta osagarrien minibildumak sortzen ditugu museo, zentro tematiko, jolas parke, ozeanario, zoo eta horrelakoetarako. Kalitatezko produktu dibertigarria eduki ahalko duzu bisitariei saltzeko eta, bide batez, zure markaren irudia sendotu eta zure denden eskaintza hobetuko dituzu.