Besteekiko maitasun kontuak
-
ANFASen logotipo berria diseinatu dugu
ANFASek, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko elkarte nafarrak, Kukuxumusu Marrazki Fabrikak diseinatu dion logotipo berria aurkeztu du gaur Iruñean, bere 50. urteurreneko 2011. urteaz geroztik izanen duen irudi berria alegia. -
14 zortzimilakoen kamiseta
Edurne Pasaban alpinista gipuzkoarrak gaur aurkeztu du, Bilbon, buruturiko 14 zortzimilakoen kamiseta ofiziala. Jantzia Kukuxumusuk diseinatu du eta, markak sorturiko marrazkiarekin batera, Edurneren hausnarketa bat, goi mendiarekin duen harremanari buruzkoa, agertzen du. -
Kukuxumusuk Euskaltelen elastikoa egin du 2010eko Tourrerako
Kukuxumusuk Euskaltel Euskadi taldeko zaleek lortzen eta aurtengo Frantziako Tourrean erakusten ahalko duten elastikoa diseinatu du. -
Logotipoa Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzat
Kukuxumusu Ideia eta Marrazki Fabrikak logotipo bat diseinatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzat, irudi korporatibo, komunikazio eta marketin instituzionalaren arloetan bi erakundeek beren harremanak indartzeko sinatu duten elkarlanerako esparruaren barruan. -
Kukuxumusuk gorren hizkuntza ezagutzen lagunduko du
Umore dosi handiak, bere marrazkirik ezagunenetako batzuk eta bere estilo berezia elkartuz, Kukuxumusuk pertsona gorrek erabiltzen duten daktilologiako alfabetoa agertzen duen kartel bat diseinatu du. Harekin zeinu edo keinu hizkuntza ezagutarazi eta dibulgatzeko asmoa gauzatu nahi da. -
Kukuxumusuk SOS Himalaiaren logotipoa diseinatu du
Kukuxumusu Marrazki Fabrikak Iñaki Ochoa de Olza-SOS Himalaia Fundazioaren logotipoa eta kamisetak egin ditu; fundazioa nafar mendizaleak sortu zuen elkartasun proiektua da, Asiako haurrei laguntzea helburu duena. 2008an hura Annapurnan hil ondotik, bere familia sustatzen ari da. -
Jane Goodall eta Kukuxumusuk Txinpas diseinatu dute
Kukuxumusu Marrazki Fabrika eta Jane Goodall primatologo ingelesa, zeinek basa txinpantzeak ikertzen ia mende erdia eman baitu, animalien munduaren eta bereziki hominidoen babesaz sentikortu nahi duen “Txinpas” kamisetaren diseinuan elkarlanean aritu dira. Jantziaren aurkezpena atzo egin zen etologo ingelesak Madrilgo Lorategi Botanikoan eman zuen hitzaldian eta, bertan, Kukuxumusuko kide fundatzaile eta zuzendari nagusi Koldo Aiestaranek ... -
Deportivo Alaves taldeak eta Kukuxumusuk “Beti Alaves” elastikoa aurkeztu dute
Deportivo Alaves taldeak eta Kukuxumusuk gaur aurkeztu dute diseinu esklusiboko “Beti Alaves” elastikoa, bere zaleek taldearen koloreekin modu dibertigarri batez janzteko aukera izan dezaten, betiere nafar enpresaren estilo bereziaz. Elastikoa, klubaren produktu ofizialetako bat izango dena, soilik bi marken denda ofizialetan eskuratu ahal izango da, eta datorren denboraldiaren hasieran beste bi elastikorekin batera osatuko den ...