Besteekiko maitasun kontuak
-
Txanoak umeen minbiziaz sentiberatzeko
Kukuxumusuk ume minbizidunei laguntzen lan egiten duen AFANOC elkarte katalanak “Txanoa jarri” kanpainako hamahirugarren edizioan erabiliko duen txanoa diseinatu du. Kanpaina Bartzelonako zooan eginen da, abenduaren 14an. -
Zezen optimista ezbarraren aurrean Sanferminetarako
Mercaderesko bihurgunean irristatzen den baina oraindik agurtzeko denbora duen zezena da Kukuxumusuk 2013ko sanferminetarako egin duen kamiseta bereziko pertsonaia nagusia, markak RTVErako sorturiko sustapenetarako grafismoan ere erabili duen marrazkia, zeinez orain dugun une zail honetan optimismo mezua zabaldu nahi baitu. -
Logotipoa EspcpieALISTentzat
Los ESpcpieALISTAS enpresa simulatuak, adimen eta mugimendu edo zentzumen desgaitasuna duten sei gazte nafarrek sustaturik, Kukuxumusuk diseinaturiko logotipoa izanen du aurrerantzean, bere Spacial Helpers proiektua, zeinen bidez bere zerbitzuak kontratatu nahi dituzten enpresei eskaini nahi baitizkie, ezagutzera emateko eginda. -
Nafarroako Kirol Jokoen irudia diseinatu dugu
Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteriaren Institutuak sustaturiko eskola kirolaren programak Kukuxumusuk oinarri kirola Foru Komunitateko ikastetxeetan bultzatzen laguntzeko eginiko diseinuak izanen ditu. -
20 urte mendiarekin
Gaurko egunez, orain dela 20 urte, Pitxi Eguillor, Patxi Fernández, Mikel Repáraz, Pedro Tous, Juán Tomás Gutiérrez eta Iñaki Ochoa de Olzaren espedizio nafarrak Everesten gailurra zapaltzea lortu zuen eta haiek, hola, planetako gailurrik garaienera iristen lehen alpinista nafarrak izan ziren. Eta, beren finantzaziorako, Kukuxumusuk diseinaturiko kamisetak izan zituzten -markak mendi espedizio baterako diseinatu zituen ... -
Esklerosi Anizkoitza dutenen aldeko afixa
Barricadaren jarraitzaile leial talde bat -esklerosi anizkoitza duten lagun batzuk barne- kontzertu batez gozatzen ari dela aukeratu du Kukuxumusuk datorren irailaren 27 eta 28an EAk gaixoturikoen alde eginen diren bi kontzertu solidarioen sustapenerako kartela ilustratzeko eszenatzat. -
Vueltaren irteerarako kamiseta Indurainekin elkarlanean
Kukuxumusu Marrazki Fabrika eta Indurain kamiseta bat diseinatzeko elkartu dira, Espainiako Vuelta Iruñetik aterako dela eta; hori abuztuaren 18an izanen da eta azken zatia entzierroaren ibilbidean barna eginen da. -
2012ko Tourrerako elastikoa
Aurten berriro ere Kukuxumusuk Euskaltel Euskadi taldeko zaleek lortzen eta aurtengo Frantziako Tourrean erakusten ahalko duten elastikoa diseinatu du. -
Kukuxumusu, Fukushimarekin
Kukuxumusuk arrantzale eta abeltzain japoniarrekin erlazionaturiko kamiseta pare bat diseinatu du joan zen martxoan Japonia jo zuten lurrikarak eta ondoko tsunamiak hunkiturikoei optimismoa itzultzen lagundu nahian. Bi proiektuak markak herrialde horretan dituen lagun eta jarraitzaileen eskaeraren emaitza dira, Kukuxumusuk lurralde harekin aspaldidanik oso harreman berezia duelarik. -
2011ko Nafarroako turismo kanpaina sortu dugu
Kukuxumusuk 2011ko Nafarroako turismo kanpaina sortzeko ardura izan du eta horrek, “Geratuko zara” goiburupean, Foru Komunitateko aniztasuna eta jende guztiarentzako erakargarritasuna nabarmentzea du helburu.