Insalus urari lotu gatzaizkio

Oso kalimotxozaleak bagara ere, aurrerantzean Insalus urzaleak ere izan behar dugu. Jada has zaitezkete merkatu, supermerkatu eta hipermerkatuetan gure sormen taldeak diseinaturiko etiketak dituzten 33 cl eta 50 cl-ko botilak ikusten.
Zehazki 8 marrazki erabili ditugu, lau mutikoentzat pentsaturiko botiletarako eta beste hainbeste neskatoenetarako, nahiz eta gero umeek, aukeramen handia izaten dutenez, amari nahi duten botila eskatuko dioten, nola ez ba! Etiketaz gain, sei botilako paketearen packagingan ere utzi dugu gure zigilua.
Insalus 1888. urtetik dago presente merkatuan eta haren iturburua Pirinioen mendebaldeko muturrean da, Aralar mendikatearen eta Otsabio mendiaren inguruetan.
Ura eskuragarri dago jada Insalusen ohiko salmenta tokietan.