Gorde lohitik bizikletan Kukuxumusurekin

SencilloBIkesen sistema patentatuak ahalbidetzen du plastikozko lohi-babes bat edozein bizikletaren zelara inolako instalaziorik edo mantentze lanik gabe akoplatzea. Sistema horrek ohiko lohi-babesen zeregin berberak betetzen ditu baina pisuan gramo soil batzuk izanik eta, hortaz, bai lasterkari profesionalek bai edozein txirrindularik erabil dezakete.
Team Caja Rural Volta a Catalunya hasi berrian erabiltzen ari da Sencillobikesen lohi-babesak eguraldiaren zakartasunetik gordetzeko eta lasterketa horren hasierakoak dira artikulu honetako argazkiak. SencilloBikes enpresak garatu zuen teknologikoki asmakizun hau, zuk lasterketa bat irabaz dezazula lortuko ez duena, baina bai, ordea, gurpilek egun euritsuetan egozten duten urak zuri ibilbidea are zailagoa egitea eragotziko duena.
Kukuxumusuk bere marrazkietako batzuekin pertsonalizatu zuen Seguros RGAk eta FUJI Bikes-ek babesten duten Team Caja Rural taldeak erabiltzen duen lohi-babesaren goialdeko azal lau estali gabea. Gure sormen-taldeak hiru proposamen egin zituen taldearen kolore korporatiboez (berdea eta zuria) eta euskarriaren azal zuriarekin jokatu zuen. Azkenik, landare baten zurtoinean barna bizikletaz dabiltzan inurriak zituen pertsonalizazioa izan zen aukeratua.
Sencillo Bikesek Team Caja Ruralentzat eginiko lohi-babesak Sencillo Bikesek duen online dendan saltzen dira 6,5 euroan.