Kukuxumusuk eta Viñarockek parrandaren planetara eramanen zaituzte

Viñarock 2016 jaialdirako 100 egun geratzen diren honetan, parte hartuko duten taldeen behin betiko kartelaren berri izan dugu denok, eta zuek Kukuxumusuk edizio horretarako asmatutako marrazki osoa ezagutu duzue. Piztia festazaleen saldoa proposatu dugu, 2016ko apirilaren 28tik 30era musikaren eta unibertsoaren bihotza izanen den Viña planetara abiatuko dena (Villarrobledo, Albacete).
Viña planetaren begietatik ateratzen diren bi beso ere nabarmentzen dira Kukuxumusuren marrazkian; “adarren” keinua egiten ari dira, oso ohikoa martxa handiko kontzertuetan. Halaber, Viña planetarantz doazen marrazkien unibertsoaren artean geure burua bilatzea proposatzen digu Kukuxumusuk, gure antza gehien duen mamu edo alienarekin bat eginda. Martetar bereziak, grabitaterik gabeko harrak, alien txakurtxoen lagun minak diren mamuak, euliak eta eulitzarrak, ISS garagardozale bat eta Villarobledora joaten diren pertsona desberdinen zein bertan aditzen diren musika-estiloen irudikapenak ikusiko ditugu.
2006an hasi zen ViñaRock eta Kukuxumusuren arteko hartu-emana, eta zazpi ediziotan, oraingoz, gauzatu da. Edizio horietan guztietan Kukuxumusuk egindako marrazkien galeria bat erakutsiko dizugu (2006, 2007, 2010, 2011, 2014, 2015 eta 2016). Urte askotarako!!