Kukuxumusuk eranskailuak diseinatu ditu Facebook-erako
Facebookek bere Facebook Messenger berehalako mezularitza zerbitzuaren bitartez eskaintzen dituen eranskailuak diseinatzeko aukeraturiko marketako bat bihurtu da Kukuxumusu. Bi enpresen arteko elkarlanak 1.189 milioi erabiltzailek beren berriketetan Facebookek Espainian diseinaturik dituen lehen eranskailuak doan erabili ahal izatea ahalbidetuko du.
Kukuxumusuk Facebook Messengererako sorturiko eranskailuak 40 dira Ideia eta Marrazki Fabrikako lau pertsonaia ezagun protagonista izanik: ardia, otsoa, krokodiloa eta igela, guztiak egoera ezberdinetan eta emozio aniztasuna agertzen.
Nahiz eta hasieran eranskailuak eskuragarri Latinoamerika eta Espainiarako bakarrik egon behar ziren, azkenean sare sozialak Facebookek mundo osoan dituen erabiltzaileei eskaintzea erabaki du.
Kukuxumusu, horrela, eranskailuak Facebookerako diseinatzen dituen jatorri espainiarreko lehen marka bihurtu da, eta Iberoamerikako bigarren, Óscar Ospina irudigile kolonbiarraren atzetik. Kukuxumusuko pertsonaiak beste sorkuntza ezagun batzuekin elkartu dira, hor daude Snoopy, Candi Crush eta “Mi villano favorito” filmeko minion-ak, besteak beste, guztiak Facebook Messengereko Sticker Store-n doan eskuragarri.
Facebook Messenger sare sozialaren berriketan sarturik dagoen berehalako mezularitza zerbitzua da, zeinek orain dela bi urte luzetik arrakastaz jarduten baitu. Milioika erabiltzaile ditu mundu osoan eta bai gailu mugikorretan bai ordenagailuetan erabil daiteke eta, hori dela eta, haren erabilera esponentzialki biderkatu da azken hilabeteotan.