Kukuxumusuk Euskaltelen elastikoa egin du 2010eko Tourrerako
Kukuxumusuk Euskaltel Euskadi taldeko zaleek lortzen eta aurtengo Frantziako Tourrean erakusten ahalko duten elastikoa diseinatu du.
Euskaltelen elastikoa, aurreko urteen moduan, laranja kolorekoa da guztiz, eta Kukuxumusuk egindako marrazkiak “Ahari” pertsonaia erakusten du Euskal Herria forma duen zuhaitz bat ureztatzen, zeinetan abarrek, hostoek eta fruituek herrialdearen baitako konexio marrak eta puntuak irudikatzen dituzten. Metaforikoki eta modu sinplean, Kukuxumusuk sortutako Ahari pertsonaiak, duela hainbat urte Euskaltelekin erabat lotuta dagoenak, komunikazioaren, konexioen eta teknologia berrien Euskal Herriko zuhaitzaren hazkuntza eta garapena elikatzen du.
Kamiseta eskuratzeko, sms bat igorri beharko da 5870era Euskaltel hitza idatzirik, ekainaren 21eko goizeko 11:00etatik uztailaren 2ko 13:00ak bitarte, eta jantzia zein lurraldetan jaso nahi den adierazirik (Bizkaia, Araba, Nafarroa edo Gipuzkoa), baina informazio gehiago jaso nahi baduzue, begirada eman Euskaltelen webguneari.