Kukuxumusuk Mardi Grass-erako kamisetak diseinatu ditu
Cajun International Airways enpresak dagoeneko salmentara atera ditu hamabost modelo, Kukuxumusuk 2014ko Mardi Graserako diseinaturiko marrazkiak dituztenak, mutiko zein neskentzat, zuri, hori eta more euskarrien gainean. Jai hori munduko inauterik famatuena da eta hurrengo otsailaren 3tik martxoaren 9a arte iraunen du. Mardi Gras Sanfermin.com-ekin senideturik dago Jai Day ekimenaren barruan. Ekimen horren helburua da Sanferminak ezagutzera ematea Iruñean ospatzen ditugunak bezain dibertigarriak diren beste jai batzuetan.
Kukuxumusuk bilduma honetarako egindako marrazkiek Nueva Orleansko pertsonaiak eta ohiturak irudikatzen dituzte eta, zenbait konposiziotan, arlekina, jende guztiak eraman eta botatzen dituen lepokoak, Borbon Streeteko balkoi tipikoa, Jaiaren erregea eta zingiretako kaimana konbinatzen dituzte.Modelo guztiak 25 dolarretan saltzen dira Cajun International Airways-en online dendan eta asmoa da eremu horretako denda txikietan banatzea.