Berdintasunaren alde ezberdintasunetik

Gaur, martxoak 21, Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu eta kontatu behar dizuegu aste honetan, horregatik, Kukuxumusuk Iruñean dituen dendek goiz batez Vanessaren eta Beñaten laguntza izan dutela.Ordu batzuetan Nafarroako Down Sindromearen Elkarteko neska-mutikoak Iruñeko gure dendetako ohiko jardunean sartu ziren Maider eta Leireren ondoan.
Vanessa eta Beñatek Kukuxumusuko kamiseta bana jantzi zuten eta denda produktuaz berriz hornitzen eta txukuntzen aritu ziren eta lan egin zuten denboran izan ziren erosketetan zerbitzatzen jardun. Beñatek Ikurrina modeloa eta Vanessak Adi modeloa aukeratu zuten. Vanessa jada hiru aldiz izan da gurekin eta oso Kukuxumusuzalea da eta Beñatek guk harekin bezain ongi pasatu zuen eta ziur datorren urtean errepikatu nahiko duela.
Ekimen hori Nafarroako Down Sindromearen Elkarteak Iruñeko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearekin gauzatzen duen proiektu bati dagokio, zeinen bidez saltokiek Down sindromea duten pertsonei benetako lan esperientzia bat eskaintzen baitiete.