Kukuxumusuk Sanferminetako irudia sortu du RTVErentzat
Kukuxumusuk sorturiko animazio batzuk berriro ikusten ahalko dira kate publikoan Sanferminei buruzko programazioaren iragarkietan. Atzotik RTVEn ikusgai daude Kukuxumusuk zenbait programa sustatzeko diseinatu dituen irudiak. Horietako lehendabizikoa, la Vespa izenekoa, atzo emititu zen eta hurrengo egunotan ikusten ahalko dira gainerakoak. Animazioen sortak bost klip ditu eta RTVEren kanal guztietan (La 1, La 2, Canal Internacional eta www.rtve.es) ikusten ahalko dira.
Gainera, Kukuxumusuk Iruñetik bertatik, egunero, emitituko diren programetako platoetarako apaintze-diseinu berezia ere prestatu du, eta, orobat, RTVEren web orrirako eta aurkezle eta kolaboratzaileen jantzietarako.