Jane Goodall eta Kukuxumusuk Txinpas diseinatu dute
Kukuxumusu Marrazki Fabrika eta Jane Goodall primatologo ingelesa, zeinek basa txinpantzeak ikertzen ia mende erdia eman baitu, animalien munduaren eta bereziki hominidoen babesaz sentikortu nahi duen “Txinpas” kamisetaren diseinuan elkarlanean aritu dira. Jantziaren aurkezpena atzo egin zen etologo ingelesak Madrilgo Lorategi Botanikoan eman zuen hitzaldian eta, bertan, Kukuxumusuko kide fundatzaile eta zuzendari nagusi Koldo Aiestaranek kamisetaren entrega egin zion.
Marrazkiak, protagonista zepo batean harrapaturik geratu den txinpantze txiki bat izanik, lan taldearen garrantzia erakusten du, harrapaturiko txinpantzea askatzen saiatzen ari diren animalia batzuen ahalegin bateratuaren bitartez. Jane Goodallek ekarri duen esaldiak esanahia osatzen du eta ahaleginak batzera animatzen du: “Ez du inporta gure ekarpenaren txikiak, elkarrekin alde handia markatzen dugu”.
Kamisetaren salmentaren bidez lortzen den diruaren portzentaje bat Jane Goodall institutuak Kongon, non txinpantzeak berreskuratzeko haren Tchimpounga zentroa baita, gauzatzen dituen kontserbazio programetara bideratuko da.
Kamiseta iraunkortasun printzipioei jarraituz egin da, marrazkia estanpatzeko tinta ekologikoak erabiliz. Jantzia, bai helduentzat (18 euro) bai haurrentzat (13 euro), Kukuxumusuren saltoki ofizialetan eta online dendan eskuratzen ahalko da.
Jane Goodall
Jane Goodallek (Londres, 1934) Tanzaniako Gombe-ko Parke Nazionaleko basa txinpantzeak ikertzen ia 50 urte igaro du eta zientzia irauli egin zuen gure seniderik hurbilenek izaten duten portaerari buruzko aurkikuntzez. 1977an basa bizitzaren gaineko ikerkuntza, kontserbazio eta heziketarako Jane Goodall institutua fundatu zuen eta 2009an Nazio Batuek Gorilaren Urteko enbaxadore izendatu dute. Informazio gehiago, Jane Goodall Institutuaren web orrian.