Deportivo Alaves taldeak eta Kukuxumusuk “Beti Alaves” elastikoa aurkeztu dute
Deportivo Alaves taldeak eta Kukuxumusuk gaur aurkeztu dute diseinu esklusiboko “Beti Alaves” elastikoa, bere zaleek taldearen koloreekin modu dibertigarri batez janzteko aukera izan dezaten, betiere nafar enpresaren estilo bereziaz. Elastikoa, klubaren produktu ofizialetako bat izango dena, soilik bi marken denda ofizialetan eskuratu ahal izango da, eta datorren denboraldiaren hasieran beste bi elastikorekin batera osatuko den minibilduma baten aurrerapena da.
Gaur goizean Mendizorrotza futbol zelaian eginiko aurkezpenean Benito Martínez, Alavés taldearen gerentea, Igor Berriozabal, Kukuxumusuko gerentea, eta Alaveseko Calderón, Igor eta Edu Alonso jokalariak izan dira. Eta haiekin batera, Alavés taldearen Zorro Babazorroa maskota eta Kukuxumusu Marrazki Fabrikaren Beelorzia ardia.
Deportivo Alaves taldeak eta Kukuxumusuk elkarlanean egindako ekimen honen sorburua, kluba igarotzen ari den etapa berrian kokatu behar da, hala nola azken urteotan ongi pasatu ez duten zaleei omenaldia egiteko zein ilusioa itzultzeko bi entitateek duten grinan. Elastiko minibilduma hau dator, beste alde batetik, Kukuxumusuren eta Gasteizen arteko harreman berezia sendotzera. Izan ere, Gasteiz nafar markaren denda ofizial bat izan zuen lehenbiziko hirietako bat da.
Bilduma hau hasten den modeloak zale zuri-urdinak ditu protagonistak, kasu honetan taldearen maskotaz irudikatuta, Babazorro azeriaz. Marrazkian Alavesen zaleen ospakizun bat ageri da, non eta Andre Maria Zuriaren plazan bertan, Zeledonekin batera.
Hiru elastiko mota egongo dira: haurra (13 euro), unisex eta neska (18 euro), eta jakina, ezinbestez, zuri eta urdin koloretan daude salgai. Gaurtik bertatik aurrera elastikoak eskura daitezke bai Deportivo Alaves taldearen denda ofizialetan (Cervantes ibilbidea eta Dendaraba Merkataritza Gunean), bai Kukuxumusurenean (Prado kalea, 5). Hiru dendetan Gloriosoaren bazkideek %10eko beherapena izango dute.