2012ko Tourrerako elastikoa
Aurten berriro ere Kukuxumusuk Euskaltel Euskadi taldeko zaleek lortzen eta aurtengo Frantziako Tourrean erakusten ahalko duten elastikoa diseinatu du.
Aurreko urteen moduan, kamiseta laranja kolorekoa da guztiz, eta Kukuxumusuk egindako marrazkian “Ahari” pertsonaia agertzen da; biziki alai eta gibelean lau hostoko hirusta bat duelarik; zorte onaren seinale. Hirusta horren zurtoina USB bat da, Euskaltel proiektuak munduarekin duen loturaren ikur.
Kamiseta eskuratzeko Euskaltelen webgunean sartu beharko da eta bertan aurkituko dituzue eman beharreko urrats guztiak.
Euskalteleko bezeroek kamiseta eskatu ahal izanen dute jada eta ez direnek aukera hori ekainaren 27tik aitzina izanen dute, esan bezala Euskaltelen webgunean bertan.
Kukuxumusu 2003az geroztik ari da Euskaltelekin elkarlanean, haren txirrindula taldeko zaletuentzako elastikoak diseinatuz, Euskal Herriko telefono enpresak eginiko bideoan ikusten ahal duzuen moduan.