ANFASen logotipo berria diseinatu dugu
ANFASek, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko elkarte nafarrak, Kukuxumusu Marrazki Fabrikak diseinatu dion logotipo berria aurkeztu du gaur Iruñean, bere 50. urteurreneko 2011. urteaz geroztik izanen duen irudi berria alegia.
Logotipoa hiru zainzuriren marrazkia da; zainzuria produktu nafarra da erabat eta haietako batek, luzeenak, ANFAS irudikatzen du eta, guardasol baten laguntzaz, beste bi zainzuriei -desgaitasuna duten pertsonei- babes eta aterpe ematen dizkie ahalik eta baldintza hoberenetan gara daitezen.
Ekitaldira Usúe Zulet eta Gerardo Posada, ANFASko presidentea eta gerentea, joan dira, baita Koldo Aiestaran, Kukuxumusuko kide sortzaile eta zuzendari nagusia, zein elkarte nafarrarekin lan egin ahal izateaz poz-pozik agertu baita.
Ez da Kukuxumusuk ANFASekin lan egin duen lehen aldia, ezen orain dela zenbait urte Marrazki Fabrikak elkarteak antolatzen dituen udal kanpaldietarako boluntarioak hartzeko sustapen kanpainarako kamisetak diseinatu zituen.