20 urte mendiarekin
Gaurko egunez, orain dela 20 urte, Pitxi Eguillor, Patxi Fernández, Mikel Repáraz, Pedro Tous, Juán Tomás Gutiérrez eta Iñaki Ochoa de Olzaren espedizio nafarrak Everesten gailurra zapaltzea lortu zuen eta haiek, hola, planetako gailurrik garaienera iristen lehen alpinista nafarrak izan ziren. Eta, beren finantzaziorako, Kukuxumusuk diseinaturiko kamisetak izan zituzten -markak mendi espedizio baterako diseinatu zituen lehenak-, taldeak bere ametsa bete ahal izateko diru nahikoa lortzen lagundu zutenak.
Orduz geroztik, Marrazki Fabrikak mendiaren munduarekin izaniko harremana etengabea izan da eta Kukuxumusuk makina bat espedizio txiki eta handitarako kamisetak diseinatu ditu, mendiaren munduko hainbat pertsona nabarmenekin elkarlanean aritzeaz gain, Sir Edmund Hillary (Everesten tontorreraino igo zen lehen alpinista) eta Reinhold Messner-ekin (8.000 metrotik gorako 14 tontorrak eskalatzen munduko lehen pertsona) besteak beste.
Horrez gain, oso alpinista ezagun anitz ere izan dira gure kamiseta diseinuen hartzaile: Iñurrategi anaiak, Edurne Pasaban, Juanito Oiarzabal, Denis Urubko, Simone Moro, Carlos Soria, João Garcia, e.a.
Esker mila aunitz orain arte gurekin elkarlanean izan ditugun lagun guztiei eta oroitzapen berezia egun gure artean ez direnentzat.