ZER BERRI?
Gure lagun Ibanek dio Kukuxumusu ikara fabrika dela, inoiz ez dakizulako hemen barna zer topatu behar duzun. Guri anitz atsegin zaigu horrelako gauzak esaten dizkigutenean, aurrez ezin igarrizko laguna izatea hoberena baita. Dena den, gauza batzuetan ideia edo asmo bakarrekoak gara eta, non oso astun jartzen ez zareten, ez dugu aldatu behar.
ERABILI, OPARITU, OINETAN JANTZI, SOINEAN… ERAMAN GAITZAKEZU
Izan ere, ideia, gizaki eta marrazki nahasketa irabiatu bat gara. Eta jantzi, oparitu, edan, eraman, erre, erabil… dezakezun makina bat gauza ederretan aurki gaitzakezu. Psikologoarenera joatea baino merkeago izaten gara eta ez dugu arrastorik uzten.
KUKUXUMUSU= KUKUSOAREN MUSUA
Kukuxumusu, kukusoaren musua. Hitz xelebre ezina da, 1989an, gauzek artean izendapen sinple eta errazak zituztenean, munduraturikoa. Polboroi bat ahoan duzula ahoskatzen baduzu, espiritu txarrak aienatuko dituzu. Baita onak ere.
EGUN ALDREBESEN AURKAKO ANTIDOTOA
Marka superhappy eta superpastel horiek dioten bezala, bizitza bikaina da, baina kakazaharra ere bada batzuetan eta, beraz, umorez biltzea erarik hoberena da mamuak, istorio txarrak eta egun aldrebesak uxatzeko. Egin, marraztu, diseinatu eta pentsatzen dugun guztia bide horretatik doa.
OSO ANIMALIAK GARA
Gizaki, animalia, mendi, lore, zomorro, zuhaitz eta ibaien arteko ika-miketan ia inoiz ez gaude gizakien alde. Gizakiek anitz oihukatzen dute, baina ez dute beti arrazoia izaten. Animaliak atseginagoak dira, usain txarragoa duten arren. Horregatik hartzen ditugu gure inguruan.
ETA GUTAZ GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU…

Ikusi zein enpresek laguntzen diguten gure produktuen umorea jartzen.

Begitu nola konpontzen garen beste marka eta elkarte batzuekin.

Edo bestela, zuzenean galdetu jakin nahi duzuna.